Handia (Eneko Sagardoy-rekin solasaldia)

Sarrerak

Emanaldiak

  • 2018/02/10 21:30

114 min / 2017 / Euskal Herria / Drama, Historia /

Aitor Arregik eta Jon Garaño

Handia (Eneko Sagardoy-rekin solasaldia)

'Handia' filmak 10 Goya sari jaso berri ditu. Urrian izan genuen estreinaldiko astean Soreasu Antzokian. Jendeak erantzun bikaina eman zion filmari. Orduan antzeman genion filma berezia zela. Jon Garaño zuzendaria eta Iñigo Aranburu aktorea izan genituen orduko hartan zuzenean filmaren berri ematen. Oraingoan, Eneko Sagardoy izango dugu Azpeitian. Aktore berri onenari saria jasota etorriko da. Eta asko eskertzen diogu. Solasaldia izango dugu aurrena eta ondoren filma ikusiko dugu. Amaieran, jendeak galderak egiteko aukera izango du. 

Sinopsia: Altzoko Handia ezizenez ezaguna zen Miguel Joaquin Eleizegiren (1818-1861) benetako historian oinarritutako filma, haren giza alderdia eta garai hartako gizartearekin zuen harremana aztertzeko. Eneko Sagardoi aktorea da protagonista, eta harekin batera beste hainbatek osatzen dute aktore taldea: Joseba Usabiaga, Ramon Agirre, Iñigo Aranburu, Aia Kruse eta Iñigo Azpitarte.