
Drakula eta familiak Transilvania utzi eta itsasoan zehar bidaiatuko dute, 'Ametsen ontzia' izeneko bidaian.
Mavisek aita triste ikusita bidaia oparituko dio eta lagun guztiak hartuta kruzeroan joango dira, Bermudako hirukira. Aita Drakulak lan gehiegi egiten duen ustean dago Mavis alaba, eta animatzeko oparitzen dio bidaia. Deskantsurako asmotan joango dira, baina Drakula ontziko kapitainaz maiteminduko da eta Mavisek familiaz arduratu beharko du. Izan ere, Ericka kapitainak arriskuan jar ditzake guztiak... Zergatik ote?