Ignacio de Loyola

Sarrerak

Emanaldiak

  • 2017/06/17 22:00
  • 2017/06/18 19:30
  • 2017/06/19 21:00   (Ikuslearen eguna)

118 min / 2016 / Filipinak / Drama / +12 /

Paolo Dy

Ignacio de Loyola

Jainkoaren ahotsa entzungo bazenu, isilean gordetzeko gai izango zinake?

Ignacio De Loyola filmak Iñigo soldadu gaztearen bizitza kontatzen du. Ibilbide militarrari uko egin behar izan zion gatazkan jasandako zaurien ondorioz. Ohean etzanda egon beharrak, irakurtzera bultzatu zuen eta letra artean aurkitutako mezuek santu izatera bideratu zuten Iñigo. Orduz geroztik, beste gatazka mota bat izan zuen Iñigok: fedegabetasuna, bazterkeria eta batez ere, bere burua izan zituen etsai.  

Kondairaren atzean ezkutatzen den bizitza kontatzen du filmak. Emakumeekin eta ezpatekin itsututako mutil oldarkor bat begiko bakegizon nola bihurtzen den azaltzen du; kristautasunaren historia aldatu zuen Ordenaren sortzailearen bizitza.