
Judy Garlandi buruzko "biopic"-a da 'Judy'. Garai hartako aktore eta kantari ezagunenetako bat da Judy, eta zinemaren historiako ikonoetako bat. 60ko hamarkadan Londresera joan zen, 1968ko neguan hain zuzen ere, 'El mago de Oz' filmearen estreinaldiaren 30. urteurrenean, bere azken kontzertuak eskaintzeko. Sarrerak egun gutxiren bueltan saldu ziren, nahiz eta ikusleek bazekiten Garlanden indarra eta ahotsa iada ez zirela berdinak. Eszenatokietara igotzen saiatzen den bitartean, Hollywooden gaztaroan bizi izan zituen mamuak berarengana itzuliko dira. Filmak, izan zituen arazoak arakatuko ditu, aktoreekin eta jarraitzaileekin izan zituen harremanak, Mickey Deansen gorteiatzea, .... 47 urterekin, Judyk, segurtasun ezari aurre egin beharko dio helburu batekin: familiarekin etxera itzultzea, oreka aurkitzeko.