Kantaurialdea
Emanaldiak
- 2017/12/19 21:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak, Wanda Films ekoiztetxearekin batera, pasa den martxoan, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta José María Moralesek ekoiztutako ‘Kantaurialdea’ filma estreinatu zuen Donostian. Orain, Departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu du, gure lurraldearekiko gertutasun handiago emanaz, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea izan da bikoizketaren zuzendaria, Antton Garikanok egin du narrazioaren itzulpena eta Maider Segurolak jarri dio ahotsa.
Kantauriar mendikatearen natura-aniztasuna balioan jartzea ekoizpen honen lehentasuna izan da eta partekatzen dugun helburua da, Gipuzkoa Naturaldiak gure naturaren kalitatezko hedapena bultzatu nahi baitu, etxetik gertu dugun horrena, baina hala ere ezezaguna dena gutariko askorentzat.
Film hori Gaztela-Leon, Kantabria, Asturias eta Euskadin filmatu da. Mendilerroz eta bailaraz osatutako 480 kilometroko luzera duen segida bat, bataz besteko zabalera 100 kilometro, 60 eta 120 kilometroko tarteen barruan. Kalitate handiko ekoizpen bat da, eta zinemako pantaila handietan proiektatzeko diseinatua dago. Proiektuak lurralde basati bat ezagutarazi nahi du, aparteko bioaniztasuna duena eta zinemako eta telebista nazionalen eta nazioartekoen zirkuituetan erabat ezezaguna dena. Lau urtaroak oinarri hartuta eman dugu Kantauriko Mendikatearen itzulia, espezie desberdinek sortu dituzten istorioak kontatuz: hartz arrea, otsoa, basakatua, basoilarra, izokinak, landare haragijaleak edo armiarmak eta tximeletak.