Kuraiosa (estreinaldia)  (zinekluba)

Sarrerak

Emanaldiak

  • 2019/10/11 21:00

Euskal Herria / 2019 / Dokumentala

/ Nora Alberdi

Kuraiosa (estreinaldia)

Antzoki ilun bat, pantaila zuri bat, lau ahots eta pertsona bat. Pantailan agertzen diren lau pertsonek euren gelako leihoa ireki eta barnean gordeak izan dituzten bizipenak eta sentimenduak xuxurlatzen dizkiete antzokian dagoen ikusleari; hala, bere gela propioa harakatzeko beharra sentituko du. Kolokan jarriko duten gai- zerrenda askotarikoa da: emakume edo gizonezko sortu izana, edertasuna, konplexuak, plazerra, maitasuna, orientazio sexuala eta polimaitasuna. Nortasun hegemonikoaren atzean, ikusle bakoitza ere bere nortasunaren inguruan hausnartzen hasiko da.