
Charles Addams-ek sorturiko pertsonaien animaziora eginiko lehen moldaketa da. Addams familiako alaba, telebista programa bateko aurkezlearen alabaren lagun egingo da. Honela bien gurasoen arteko konfrontazioak hasiko dira. Margaux Needler aurkezle famatuak gainera, komunitate ideal bat sortu nahi zuen mendixkaren azpian, Addams familiaren luxuzko etxea bertan dagoela ohartzen den arte. Guzti hau, familia festa garrantzitsu baterako prestaketa lanetan ari den bitartean gertatzen da.