Legado en los Huesos

Emanaldiak

  • 2019/12/28 22:00
  • 2019/12/29 19:30
  • 2019/12/30 21:00   (Ikuslearen eguna)

119 min. / 2019 / España / Thrillerra; Misterioa / +16 -

Fernando González Molina

2017ko "El guardián invisible"-ren ondorena da film hau, Dolores Redondoren trilogiaren bigarren zatia. Sagaren parte honetan berriro ere, Marta Eturak Amaia Salazar detektibearen papera beteko du, oraingoan, Baztanen patroi bati jarraiki gertatu diren suizidio multzo bat inbestigatzeko. Hilketengatik salatua den gizon batek, suizidio nota bat utziko du Amaia Salazarrentzat, eta hitz soil batek trama guztia azaleratuko du: "Tarttalo". Misterioaren nondik norakoak ezagutzeko eta hiltzailea harrapatzeko, inspektoreak bere inteligentzia eta intuizioa erabili beharko ditu. 

Carlos Librado, Jonan Etxaide, Francesc Orella, Susi Sánchez eta Elvira Mínguez ikusi ahal izango ditugu berriro ere protagonista gisa. Eta Imanol Arias gehituko da taldera.