
Bizitzaren aldeko borrokak ez du heriotzaren aurkako borroka izan behar, lehenago edo geroago borroka galdua izango baita. Zainketa aringarrietako mediku Pablo Iglesias doktorearen lanaren bidez, gauzak beste modu batera ikusten ikasiko dugu. Pelikula honek Madrilgo zainketa aringarrien unitate baten egunerokoa jarraitzen du, harrapatzen duen errutina bat (batere errutinazkoa ez dena). Medikuntzaren aurpegi gizatiarrenetako bat, sendotasuna, umorea eta paziente zein medikuen arteko harreman estua. Ez da duintasunez hiltzeko kontua, azken unera arte ongi bizitzekoa baizik. Izan ere, bizitzak azken segundora arte merezi duenez, azkeneraino zaindu behar da.