Luis eta Estralurtarrak

Emanaldiak

  • 2018/12/16 16:30

85 min. / Alemania / Marrazki bizidunak /

Wolfgang eta Christoph Lauenstein

Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikain hau "Niko" eta "¡Upsss! ¿Dónde está No...?" film arrakastatsuen ekoizleen eskutik dator. Wolfgang eta Christopher Lauenstein Oscar sariaren irabazleek idatzi eta zuzendutako familia-abentura jostagarri hau saltsa burugabe eta ustekabeko gertaeraz beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako modukoa da. Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa,
teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean. Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten "Nubbi- Dubbi" izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita
konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla. Egun batean, Diekendaker andereñoa azalduko da etxean Luis barnetegira
eramateko asmoz. Mutila eta estralurtarrak ados jarriko dira elkarri laguntzeko. Batetik, plan bat asmatu behar dute ontzi inudearekin kontaktatzeko eta estralurtarrak erreskatatzeko eta, bestetik, bere lagun berriek barnetegira joan gabe geratzen lagunduko diote.