Marea Urdina-ren filma

Emanaldiak

  • 2019/10/11 19:00

35 min. / 2019 / Euskal Herria / Dokumentala

Marea Urdina Taldea

Marea Urdina-ren filma

Ohore bat da guretzat Marea Urdinaren dokumentala aurkeztea. 70 igerilaritik gora egin zuten zeharkaldi osoa erreleboka eta ia 400 igerilarik lagundu ziguten Deba, Zumaia, Zarautz eta Donostiako zeharkaldi herrikoietan .

Honen guztiaren lekuko izatera eta laguntzera milaka jende gerturatu zen Gipuzkoako kostaldera, oinez, kotxez, piraguan, padelean, itsasontzian, hondartzetan… Mila esker guztioi bihotz-bihotzez.

Zeharkaldiaren grabaketa bi helburu nagusirekin egin dugu:

1. Alde batetik igeri egin duzuenoi eta bestetik urte osoan zehar lagundu eta babesa eman diguzuen guztioi esker ona adierazteko era bat da.

2. Zeharkaldian bizi izan genituen momentu zoragarriak betirako gorde, bertan egon zirenek bergogorazi ditzaten eta ezin izan zutenek egon, guk bizi izan genituen sentipen eta emozioen zatitxo bat bizi araztea.

Besterik gabe, gozatu ezazu guretzat altxor bat den bideo-dokumental hau. Marea Urdina denok egin baitugu, Marea Urdina denok baikara.