Mendi Tour Jaialdia (bigarren saioa)  (zinekluba)

Mendi Tour Jaialdia (bigarren saioa)

Emanaldiak

  • 2016/05/26 21:00

104 min / 2016 / Dokumentalak / +8 / Azpititulatua /

Laburmetraia eta publikoaren sarien irabazleak

Abentura, mendia, natura, eskalada, euskara eta kultura. Hori guztia uztartuta osatu dugu aurtengoa. Lagun Onak MB Azpeitia, Sokaitz Eskalada taldea, Sanagustin kulturgunea, Udala eta Paradisu Zinema Zineklubak bat eginda. Uste dugu filma interesgarriak eta kalitatezkoak aukeratu ditugula zuentzat, zine ona eta mendiak eta haitzak gustoko dituzuenontzat. Aurtengo maiatzaren 24 eta 26an, MENDI TOUR jaialdia zuentzat. Hauek bigarren egunean ikusiko ditugun filmak:

- Laburmetraia onenaren saria irabazi duen HIGH AND MIGHTY (2015, AEB, 18 min)
Zuzendaritza:  Nick Rosen
Produkzioa: Sender Film
Reelrocktour
V.o:eng, Subt: eus.
Highball bat eskalatzea, non erortzeak lesio larriak eragin ditzake, ez da jende ahularentzat. Modalitate abangoardista honi zailtasun maila igotzen badiogu, kontrola zeharo galdu daiteke. Ezagut ezazu Daniel Woods-en borroka epikoa beldurra gainditzeko eta hautatu duen 'highball'a eskalatzeko: 'The Process'.

- Publikoaren Saria jaso duen JEFF LOWE’S METANOIA (2014, AEB, 78 min)
Zuzendaritza: Jim Aikman
Produkzioa: Connie Self / Adaptable Man LLC / Jeff Lowe Mountain Foundation
Jeff Lowe Climber
V.o:eng, Subt: eus.
Jim Aikman-ek Jeff Lowe alpinista ospetsuaren bizitza kontatzen du: bere igoera utopikoekin eta kirol honen gailurrean izatearekin hasita, mendiko bakarkako eskalada ausartena eragin zuen gainbeheratik igaroz, gaur egun pairatzen duen endekapenezko gaixotasunera heldu arte. Metanoiak, Jeff-en bide imajinaezin berriak (bakarrik, negu gorrian eta Eiger-eko ipar horman), bere bizitza aldatu zuen eta inoiz bizi izan duen abentura handienerako prestatu zuen.

- DOMINICA. (2015, Espainia, 8 min)
Zuzendaritza: Fredi Paia, Aitor Gisasola
Produkzioa: Einarte Produkzioak
V.o:eus.
Dominica eta Eli. Bi emakume, bi belaunaldi, bi istorio eta lanbide bera. Biak dira artzainak. 'Dominica', agerikoa ezkutuko bihurtzen denean , ikusezina hitzen bidez irudikatzen duen film laburra.

Sarrerak: Orokorra 5€ / bi egunetarako bonoa 8€. Salgai baita ere kulturgunean eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean.