
Amak alaba hezi nahi du helduen munduan bizitzeko. Auzoan bihotz honeko aitona bat bizi da, hegazkin pilotua izandakoa. Amaren eta aitonaren ikuskerak oso ezberdinak dira. Aitonak, dena posible den mundua erakutsiko dio neskatilari, imaginazioaren mundua, emozioak biziko dituen mundua: printze txikiaren unibertsoa. Neskatoak haurtzaroa ezagutuko du modu honetara eta giza-harremanek duten garrantziaz ohartuko da.