Soinujolearen Semea (estreinaldia)

Emanaldiak

  • 2019/04/13 22:00
  • 2019/04/14 19:30
  • 2019/04/15 21:00   (Ikuslearen eguna)

95 min. / 2019 / Euskal Herria

/ Drama / Fernando Bernués

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadan, traidorea izateaz akusatu baitzuten. Californian zoriontasuna aurkitu zuen arren, bere iraganaren pisua nabari du, eta ez dio bere bizitzaren azken egunak lasai igarotzen uzten. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joan da Californiara, eta, bide batez, zorrak kitatzera. Urte asko igaro dira elkar ikusi gabe, baina iritsi da egia aurrez aurre jartzeko ordua.