
Peter Parker gaztea bere izeba Mayren etxera itzultzen da. Ikasle bizitzari heldu nahi dio berriro. Tony Stark izango da bere aholkularia. Gaztea eta despistatua izanik, ezin izango du bere sekretua gorde eta ikaskide den Ned Leeds-ek benetan nor den jakingo du. Bere burua frogan jarriko du superheroi handi bat izateko grinaz eta horrek hainbat hanka-sartze eginaraziko dizkio. Dena den, Sai gaizkile berriari aurre egin beharko dionez, erakutsi beharko du zer mailatako superheroia den.