Tadeo Jones 2: el secreto del rey Midas

Sarrerak

Emanaldiak

  • 2017/10/01 16:30

87 min / 2017 / Espainia / Animazioa / Ororentzat /

Enrique Gato eta David Alonso

Tadeo Jones 2: el secreto del rey Midas

¡Badator Tadeo Jones berriro! Bigarren filma honetan, arkeologo bihurtu den igeltseroarekin Las Vegasera bidaiatuko dugu. Unibertsitatean ikasketak burutzea erabaki du bere afizioa ofizio bilakatzeko. Bide batez, Sara Lavroff arkeologoaren azken aurkikuntza aurkeztuko dute: Midas erregearen urrezko lepokoetako bat, frogatutzat utziz, erregearen gaineko kondaira benetazkoa dela. 

Baina ez dute erraza izango. Jack Rackham gaizto aberatsak Sara bahituko du, aurkitutakoa lapurtu eta gehiago aberasteko oraindik ere. Tadeok abentura arriskutsua hasiko du bere lagunari laguntzeko. Baina ez du bakarrik egingo; alboan izango ditu Belzoni loroa eta Jeff txakurra mundu guztia zeharkatuz, Sara askatzeko.