
Hona Edouarden, tximino-erregearen seme nagusiaren, istorio zirraragarria. Jaiotzean ahulegia iritzi eta leinutik erbesteratuko dute. Taldetik urrun, Ian bere lagun minaren ondoan hazi eta oso argia dela erakutsiko du: sua, ehiza, habitat modernoa eta maitasuna aurkituko ditu eta baita itxaropena ere. Eskuzabala izatez, dena besteekin partekatu nahiko du. Ezarritako ordena irauli eta umorea lagun, bere herria giza eboluziorantz eramango du.