Udako zinea: Albaniaren konkista (zinekluba)
Emanaldiak
- 2016/09/01 19:00

DSS2016EU fundazioak gure geografiako beste puntu batzuk sartu nahi ditu 2016ko europako kultur hiriburutzara begira egiten hari diren egitasmo eta proposamen ezberdinen barruan.Hiriburutzaren proiektu nagusietako bat Bakearen Itsasargian kokatuta dagoen "Bake-ituna"da, zenbait ekintza (erakusketak, artista garaikideen produkzio espezifikoak, azterketa kasuak, argitalpenak...) antolatuta eraikitzen dena, eta zuzenbidean eta artean “bake” gisa irudikatzeko izan diren formen analisia proposatzen duena.
"Bake-ituna"k, nazioarteko 7 artista garaikide gonbidatu ditu, proiektu hau zeharkatzen duten enuntziatu eta gaiekin elkargune motaren bat eginik lan espezifiko bat gara dezaten. Produkzio multzo horri "Aldiriak" deitzen diegu eta, izenak dion moduan, Donostiatik kanpo egin nahi diren interbentzioak dira. Gonbidatutako artista hoien artean, arte munduan ibilbide luze eta sendoa duen Juan Luis Moraza Gasteiztarra dago "Tug of War" interbentzioarekin.
Interbentzio horri lotuta Azpeitiko Soreasu Antzokian, Paradisu Zinema zine-klubaren programazioaren barnean, 2 filme eta hauen inguruko mahi-inguruak egingo dira. Horietan bigarrena da Albaniaren konkista.
Sinopsia: Nafarroako Carlos II.-ren anaia, Beaumonteko Luis, itzuli da Frantziarren aurkako batailak galdu ondoren. Honen anbizioak, ordea, beste abentura batera eramango du Mediterraneoaren bestaldean.
Euskaraz botako dugu filma eta gazteleraz azpititulatua egongo da.