Udako zinea: Lamerica  (zinekluba)

Emanaldiak

  • 2016/09/02 19:00

116 min / 1994 / Italia / Drama / +7 / Azpititulatua /

Zuzendaria: Gianni Amelio

Udako zinea: Lamerica

DSS2016EU fundazioak gure geografiako beste puntu batzuk sartu nahi ditu 2016ko europako kultur hiriburutzara begira egiten hari diren egitasmo eta proposamen ezberdinen barruan. Hiriburutzaren proiektu nagusietako bat Bakearen Itsasargian kokatuta dagoen "Bake-ituna" da, zenbait ekintza (erakusketak, artista garaikideen produkzio espezifikoak, azterketa kasuak, argitalpenak...) antolatuta eraikitzen dena, eta zuzenbidean eta artean “bake” gisa irudikatzeko izan diren formen analisia proposatzen duena.

"Bake-ituna"k, nazioarteko 7 artista garaikide gonbidatu ditu, proiektu hau zeharkatzen duten enuntziatu eta gaiekin elkargune motaren bat eginik lan espezifiko bat gara dezaten. Produkzio multzo horri "Aldiriak" deitzen diegu eta, izenak dion moduan, Donostiatik kanpo egin nahi diren interbentzioak dira. Gonbidatutako artista hoien artean, arte munduan ibilbide luze eta sendoa duen Juan Luis Moraza Gasteiztarra dago "Tug of War"  interbentzioarekin.

Interbentzio horri lotuta Azpeitiko Soreasu Antzokian, Paradisu Zinema zine-klubaren programazioaren barnean,  2 filme eta hauen inguruko mahi-inguruak egingo dira. Horietan lehena da Lamerica.

Sinopsia: Komunismoa erori ondoren, ALbaniako biztanleak itxaropentsu daude Italiarik espero den laguntzaren zain, baina... Gino eta Fiore enpresari italiarrek zapata ola bat erosten dute eta alabniar batzul langiletzat hartzen. Enpresarien helburua, etorkinen kontura diru azkarra irabaztea da. Patuak, ordea, enpresariotako batek etorkinen drama gordinki ezagutzera eramango du.

Italianoz izango da filma eta gazteleraz azpititulatua botako dugu.