Zutik

Sarrerak

Emanaldiak

  • 2021/12/25 13:45

78 min. / 2020

/ Animazioa / Nora Mujika

Zutik

Familia osoarentzako filma da Zutik!, eta, besteak beste, eskuzabaltasuna, adiskidetasuna eta naturaren defentsa sustatzea du helburu. Fantasiazko eta abenturazko mundu baten murgiltzeko leihoa da Zutik!, egungo gizarte modernoak teknologiarekiko duen gehiegizko lotura, eta ondorioz, naturarekiko duen deskonexioaren inguruan hausnartzeko gonbita.

Bi mundu antagonikoren inguruko istorioa da Zutik!. Batetik, iratxoek osatzen eta zaintzen duten mundu koloretsua ageri da: parkea. Zuhaitzez eta landarez jositako ingurua da parkea; bertan, dena da algara, dena aniztasun, dena bizitza. Parkean bizi dira Mithy, Liz, Hur eta gainerako iratxoak. Zuhaitz beste iratxo daude. Bestetik, gizakien hiria dago. Porlanak, kutsadurak, keak eta teknologiak hartutako eremua da hiria. Eraikin altuek eta batetik bestera gailu elektronikoekin itsututa dabiltzan gizakiek osatzen dute hiria. Bertan bizi da Helene, filmaren protagonista. Heleneren aita da hiriko alkatea, eta parke naturala 5G antenaz hornitutako parke teknologiko bihurtu nahi du.