• ADINEKOEN ZAINTZAREN GARRANTZIA
  • 2023-02-15T18:00:00+01:00
  • 2023-02-15T23:59:59+01:00
  • Azpeitiko Udalak adinekoen zaintzaren inguruan antolatutako hitzaldi sortaren hirugarrenak mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztunaren proiektua ditu ardatz.
  • ADINEKOEN ZAINTZAREN GARRANTZIA
Azpeitia, E-20730

ADINEKOEN ZAINTZAREN GARRANTZIA

Azpeitiko Udalak adinekoen zaintzaren inguruan antolatutako hitzaldi sortaren hirugarrenak mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztunaren proiektua ditu ardatz.

2023-02-15 18:00:00+01:00
2023-02-15 18:00:00+01:00
2023-02-15 18:00:00+01:00
HITZALDIA
Sanagustin kulturgunea
ADINEKOEN ZAINTZAREN GARRANTZIA

Otsailaren 1,8 eta 15ean, hiru asteazkenetan, ‘Adinekoen zaintzaren garrantzia’ jardunaldia egingo da Azpeitian. Gizartearen zahartzearen bilakaera, Azpeitiko Udalak erronka honi aurre egiteko dituen politika publikoak eta epe motz eta izango diren azpiegituren aurkezpena eta adinekoen bakardadea landuko dira besteak beste. Nagore Alkorta alkateak  adierazi duenez, "azken urteotan arlo horretan egiten ari garen ibilbidearen isla" izango da jardunaldia. Jardunaldiaren baitan, besteak beste epe motzean ateak irekiko dituzten etxebizitza tutelatuak, etxez etxeko zerbitzu integrala edo Perdillegin Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adostuta eta Matia Fundazioak landutako mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztunaren proiektua aurkeztuko da lehen aldiz jendaurrean. Saio guztiak 18:00etan izango dira, eta aurrez ez da izenik eman beharko. 

Otsailaren 15ean, duela hainbat hilabete Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Perdillegin egitea hitzartu zuten mendekotasuna duten pertsonentzako zentro balioaniztunaren proiektua aurkeztuko dute bi erakundeek proiektua landu duen Matia Fundazioarekin batera.  Matia Institutuko Maider Azurmendi eta Enrique Echeverria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatu Maite Peña eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak hartuko dute parte azken saio horretan. 

Ikusi hemen lehenengo saioaren bideoa: