- https://www.kulturaz.eus/agenda/aeatop-adarbakarra
- AEATOP | ADARBAKARRA
- 2025-11-20T19:00:00+01:00
- 2025-11-20T23:59:59+01:00
- INFINITU DRAMA
- AEATOP | ADARBAKARRA
AEATOP | ADARBAKARRA
INFINITU DRAMA

Sinopsia:
“Zuloa” izeneko bailara misteriotsu batean, soinujole eta ikerlari poeta batek, Adarbakarra berpiztuko dute publikoaren aurrean ager dadin. Zer konta dezake gutaz, inoizko izaki mitologiko globalizatu eta bertsionatuenak?
“Adarbakarra” euskaldunasunari, eta zergatik ez, gudariari, luma jarri nahian dabilen olatura batzen den proposamena da. Fedea, justizia, herria edota jatorria bezalako topikoak begirada kuri-feminista batetik nola zikindu, nahastu eta hondarretik berreraiki ditzakegun ikertzen ditu sormen proiektu honek. Elementu klasiko, garaikideak eta tradizionalak nahasten dituen fantasia eta gordintasunezko ipuin eszenikoa da. Umorea, musika eta poesia bisualez betetako kontzertua eta performanzearen arteko munstroa.
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza: Garazi Navas, Maite Aizpurua Olaizola
- Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Maite A.O, Infinitudrama
- Kanpo begirada: Oier Guillan
- Testua: Maite A.O.
- Musika konposizioa: Garazi Navas
- Argiztapena: Junki Mayo
- Teaser: Zazpi t’erdi
- Irudiaren diseinua: Alots Arregi
- Laguntzaileak: Eremuak, Dinamoa Sormen Gunea, Eusko Ikaskuntza. Lekuona Fabrika (Legamia).
*Kulturaz Kultur Kooperatibako sormen egonaldietan gauzatutako antzezlana.
