AEATOP | Album (Formol Laborategia)

Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Formol Laborategiak 'Album' lana estreinatuko du

Azpeitia, E-20730
AEATOP | Album (Formol Laborategia)
  • ANTZERKIA
  • Noiz 2021/11/11 19:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

FITXA ARTISTIKOA

• EGILEA: Formol Laborategia

• ZUZENDARIA: Edurne Azkarate

• ANTZEZLEAK: Intza Alkain eta Mikel Ibarguren

• BIDELAGUNAK: Metrokoadroka Sormen Laborategia

• DRAMATURGIA: Formol Laborategia eta ITU banda

• SOINU ESPAZIOA: Olatz Salvador

• ESZENOGRAFIA DISEINUA: Formol Laborategia

• JANTZIEN DISEINUA: Formol Laborategia

• ARGIZTAPEN DISEINUA: Miriam Ubanet

• IKUS-ENTZUNEZKOAK: Bideolan

• ARGAZKIAK: Unai Bellamy

• DISEINU GRAFIKOA: Ruben Cohen

• ARGI ETA SOINU TEKNIKARIA: Miriam Ubanet

• EKOIZPENA: Formol Laborategia

• BANAKETA: Formol Laborategia

SINOPSIA

Egunero bezala laborategia martxan da. Itsutzen duen argi batek kaiola argiztatzen du. Egunero bezala zomorroak ezkutatuta daude, elkarri aurpegiak tapatuz. Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Ikerketa hau lan zehatza eta nekeza da, gizarteari mundua azaltzeko informazio berria eskaintzeko xedearekin burutua. Inork inoiz bere buruari egin ez dizkionak frogatuko dira gaur. Eta zuek izango zarete horren testigu. Baina nolakoa da ikerketa hau ikertuaren ikuspuntutik? Kako batek lepotik heldu ditu bi zomorroak eta zuen begien parera ekarri dituzte. Kaskodun subjektua eta motxiladun subjektua dira. Esperimentazioa egunero lez hasiko den arren, ikertzaileak ez daki zomorroek gaur kaiolatik irteteko inoiz egin den saiakerarik bortitzena abiatzeko zorian daudela. Izan ere, ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Kristalezko kaiolan bizitzeaz nazkatu direnen albuma da.

KARTELAK inprentarako-1.jpg