Azpeitia, E-20730

AEATOP | AMA BEGIRA ZAZU

XIRIKARA ANTZERKI ELKARTEA

2026-11-22 19:00:00+01:00
2026-11-22 19:00:00+01:00
2026-11-22 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | AMA BEGIRA ZAZU

FITXA ARTISTIKOA

  • Interpreteak: Aiora Juantorena, Aimar Balerdi, Arantxi Barandiaran, Koldo Alustiza, Ekiñe Izagirre, Luli Telleria, Olatz Etxeberria
  • Zuzendaria: Idoia Uranga
  • Soinu eta argi teknikaria: Urko Ruiz De Apodaka

SINOPSIA


"Ama, begira zazu" duela 30 urte estreinatu zen eta Euskal Herriko herri guztietako aretoak puntaraino bete zituen. Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elena Irureta aktoreek antzeztu zuten, Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean.

Ikuskizuna sei esketxez osatuta dago:

  • Jatetxe bateko langileen gorabeherak.
  • Mojaren eta gotzainaren arteko hika-mikak.
  • Harrijasotzaile baten entrenamendu ezinezkoa.
  • Bi emakume ezkongaberen etxera datorren Jehobaren lekuko baten bisita.
  • Torremolinosen uda igarotzen ari den bikote baten abenturak.
  • Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat egin nahi duenean gertatzen zaizkionak.

Umorea izango da obraren ardatz nagusia eta, beste behin ere, hitanoa plazaratuko dugu. Beraz, prestatu barrez lehertzeko eta hitanoaz gozatzeko!

AEATOP | AMA BEGIRA ZAZU