AEATOP | Amua (Artedrama)

Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Artedrama konpainiak 'Amua' lana eskainiko du

Azpeitia, E-20730
AEATOP | Amua (Artedrama)
  • ANTZERKIA
  • Noiz 2021/10/29 19:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

FITXA ARTISTIKOA

• ZUZENDARITZA: Ximun Fuchs
• KOREOGRAFIA: Philippe Ducou
• IDAZKERA: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs
• AKTOREAK: Maite Larburu, Manex Fuchs eta Ximun Fuchs
• MUSIKA: Maite Larburu
• ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Fran Dussourd

• ARGIZTAPEN DISEINUA ETA TEKNIKA: Aitz Amilibia
• SOINU DISEINUA: Philippe Barandiaran
• BIDEO SORKUNTZA: Eñaut Castagnet
• ARGAZKIAK: Ainhoa Resano
• DISEINU GRAFIKOA: Roberto Quintana
• EKOIZPENA: Iasone Parada, Argi Perurena, Mikel Unamunzaga
• BANAKETA: Irantzu Azpeitia
• MEDIAZIOA: Arantxa Hirigoyen

SINOPSIA

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izango direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eragingo ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluziko dira. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?

KARTELAK inprentarako-1.jpg