Azpeitia, E-20730

AEATOP | BI BASO BAT UR

METROKOADROKA KULTUR ELKARTEA

2026-11-01 19:00:00+01:00
2026-11-01 19:00:00+01:00
2026-11-01 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | BI BASO BAT UR

FITXA ARTISTIKOA

  • Zuzendaritza: Edurne Azkarate, Oier Guillan.
  • Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea.
  • Aktore taldea: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias.
  • Jantzigintza eta kartela: Idoia Beratarbide.
  • Ekoizpena: Ainhoa Alberdi, Maitane Arzalluz.
  • Musika: Ander Fernandez.
  • Argiak: Junki Mayo.
  • Kolaboratzaileak: Alaia Martin, Mirari Martiarena, Oihana Vesga.
  • “Munduratu gintuzten” kantaren bertsio gaurkotua: Miren Narbaiza MICE.
  • Banaketa: Oscar Picazo, ENTER banaketak.
  • Teaserra eta bideoa: Zazpi T ́erdi.
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno.

 

SINOPSIA


Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.

Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz.

Dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko dugu; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, modu alai batean.

AEATOP | BI BASO BAT UR