Azpeitia, E-20730

AEATOP | DESOBEDIENTEAK 18/98

TANTTAKA TEATROA

2026-10-30 19:00:00+01:00
2026-10-30 19:00:00+01:00
2026-10-30 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | DESOBEDIENTEAK 18/98

FITXA ARTISTIKOA

  • Egilea: María Goiricelaya
  • Itzulpena: Aiora Emparantza
  • Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Emparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, Omar
    Somai
  • Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
  • Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Ikus-entzunezkoak: Maialen Sarasua
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica producciones
  • Jantzitegia: Ana Turrillas
  • Argazkiak: Gorka Bravo
  • Administraritza: Maite Gorrotxategi

SINOPSIA
Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da, eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Bere lanean, desobedientzia zibila aztertu du: gaur egungo demokrazietan borrokarako praktika zilegi eta beharrezkoa dela defendatzen du. Horretarako, adibide esanguratsuen bidez erakusten du zer-nolako garrantzia izan duen desobedientziak eskubide zibilen historian eta horiek lortzeko bidean.

Bestetik, antzerkiak bete-betean murgilduko gaitu 18/98 sumarioan, Garzon epaileak abiatutako makroprozesu judizial polemikoan. Gizarte-mugimenduetatik eskubide zibilak defendatzeagatik prozesatu zituzten hainbat herritarren larruan jarriko gaitu obrak.

Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, antzezlanak desobedientzia zibilaren oinarrietara eramango gaitu, eta haren funtzionamenduaz eta egungo gizartean dugun haren premia eta pertinentzia azalduko dizkigu.

AEATOP | DESOBEDIENTEAK 18/98