Azpeitia, E-20730

ANTZERKI TOPAKETAK | EUKALYPTUS

2024-11-07 19:00:00+01:00
2024-11-07 19:00:00+01:00
2024-11-07 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
Dinamoa sormen gunea
Sarrerak | Kultur bonoa
ANTZERKI TOPAKETAK | EUKALYPTUS

FITXA ARTISTIKOA

• Zuzendaria: Jon Ander Urresti

• Ideia originala: Jon Ander Urresti

• Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia

• Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti

• Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia

• Musika eta soinuztapena: Asier Renteria

• Musikariak: Amorante, Atton Goikoetxea, Unai Renteria eta Areta Senosiain

• Jantziteria: Igone Teso

• Argiztapen diseinua: David Bernués

• Teknikaria: Mikel Unamunzaga

• Irudia: Arriguri kamisetak: Aitane Goni

SINOPSIA

Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Persona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia, baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina... inkonformista da. Besteak sinpleki iraun, bizi. Kritikotasuna, satira eta umorea jorratzen dituen lan honek, monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du, dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka anitzak etabaidatzeko asmoz, beste behin ere landa eremuko gaiak erdigunean jarriz. Lantaldea bizkaitarra izanik, fenomeno honek zeharo inguratzen ditu beren bizilekuak, eta ardura erreal bat izan da azken urteotan biderkatu den basogintza ereduaren eragin ekologikoa. Hori dela eta, testua bizkaiera jasoan sortu da.

ANTZERKI TOPAKETAK | EUKALYPTUS