- https://www.kulturaz.eus/agenda/aeatop-gizon-gosetuak
- AEATOP | GIZON GOSETUAK
- 2025-11-13T19:00:00+01:00
- 2025-11-13T23:59:59+01:00
- SUSTRAI TEATROA
- AEATOP | GIZON GOSETUAK
AEATOP | GIZON GOSETUAK
SUSTRAI TEATROA

Sinopsia:
Kandidok, Eriz bilobari gerra zibilean bizitakoa kontatu nahi dio. Esan nahi dio 1936an azkenetakoa izan zela Irun uzten, baina damututa Euskal Herrira itzuli zela bere anai Tomasek bezala bere herria eta etxea defendatzeko asmoarekin. Imajinatu gabe, gutxira bere burua traizionatu beharko zuela. Gerrak elur zaparrada baten antzera, dena zanpatzen baitu, asmoak eta itxaropenak. Hainbeste gauza kontatu nahi dizkio!
Gazan orain gertatzen ari den genozidioaz kontatu nahi dio. Mohamed eta Aisha anai arreben heriotzaz. Israelgo armadak jaurtitako misil batek erail zituen biak 2023ko azaroan, amak ogi bila bidali zituenean.
Kandidok dena kontatu nahi dio Eriz bilobari, maitasunez eta maitasunarekin. Bihotzean gordeta dituen hitzekin.
Fitxa artistikoa:
- Ideia originala, ekoizlea eta aktorea: Eriz Alberdi
- Zuzendaritza eta egilea: Agurtzane Intxaurraga
- Zuzendari laguntzailea eta egilea: Dorleta Urretabizkaia
- Eszenografia eta txotxongiloen manipulazioa: Javi Tirado
- Argi diseinua: Andoni Mendizabal
- Bideo sorkuntza eta diseinua: Ugaitz Albisu
