- https://www.kulturaz.eus/agenda/aeatop-gure-kanoa
- AEATOP | GURE KANOA
- 2025-11-15T17:00:00+01:00
- 2025-11-15T23:59:59+01:00
- ZURRUNKA TEATROA
- AEATOP | GURE KANOA
AEATOP | GURE KANOA
ZURRUNKA TEATROA

Sinopsia:
”Gure kayukoa ezin badugu arrantza egiteko erabili, Arrain Argitsuaren bila joateko erabiliko dut”
Abba, Senegalgo arrantzale familian jaioa, bere bihotzean Arrain Argitsua duen Amona Maam Kumbaren kantuekin hazi da; hark erakartzen du arrantza Arrainen Etxean, bertako arrantzaleek soilik beharrezkoa dena arrantzatu dezaten.
Baino garai argiak ilundu eta arrantza-ontzi erraldoiek itsasoa hustu eta Maam Kumbaren ahotsa isilarazi dute. Herria arrainik eta itxaropenik gabe utziz.
Abbak, egoera eraldatzeko asmoaz bidaiari ekingo dio. Ipar Portura iritsita, Izaro ezagutuko du, arrantza-ontzi handi baten patroiaren alaba. Bien arteko adiskidetasunak bi mundu kontrajarri batu eta ulermena eta elkartasuna sortuko ditu. Elkarrekin, mundua hobetzeko bide berriak aurkitzen saiatuko dira, Arrainen Etxea berriro biziarazteko.
Istorio honek kultura ezberdinen arteko errespetua eta elkarrizketa azpimarratzen ditu, naturarekiko harreman osasuntsua, ahots galduak berreskuratzeko eta belaunaldi berriengan itxaropena sortarazteko beharra.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Josu Cámara
- Gidoia eta sorkuntza: Josu Cámara, Eñaut Gorbea, Odei Arregi
- Txotxongiloen manipulazioa: Eñaut Gorbea, Odei Arregi
- Dramaturgian laguntzailea: Itziar Rekalde Luzarraga
- Musika originala: Pascal Dione
- Argien diseinua: Amaia Garrosa
- Txotxongiloen sorkuntza: Eñaut Gorbea
- Eszenografia: Eñaut Gorbea
- Kolaborazio berezia: Ion Maia Soria
- Produkzioa: Zurrunka Teatroa
