Azpeitia, E-20730

AEATOP | HEROIAREN MINA + DIAMANTE GORDINA

GAIZKA CHAMIZO ANODINO TEATROA

2026-11-12 19:00:00+01:00
2026-11-12 19:00:00+01:00
2026-11-12 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | HEROIAREN MINA + DIAMANTE GORDINA

Sarrera bakarrarekin, bi emanaldiak ikusteko aukera izango duzu.

HEROIAREN MINA

FITXA ARTISTIKOA

  • Testua eta aktorea: Gaizka Chamizo
  • Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea
  • Musika: BiZaldi
  • Generoa: bakarrizketa satirikoa - PoleDance


SINOPSIA


Maitasun erromantikoa kolokan jartzen duen bakarrizketa da hau, burdinezko makila hotz baten inguruan maskulinitate hegemonikoa dantzan jartzen duena.

Gizakia izaki emozionala da. Beste pertsona batekiko lotura afektibo sendoa bilatzea giza esperientziaren berezko sena da; oinarrizko motibazio horri atxikimendua (edo apegoa) esaten zaio. Arazoak, ordea, gure buruaren maitasuna —autoestimua— alde batera uzten dugunean hasten dira...

 

DIAMANTE GORDINA

FITXA ARTISTIKOA

  • Aktoreak: Aiora Sedano, Aitor Fernandino
  • Zuzendaritza: Getari Etxegarai
  • Testua: Aitor Fernandino
  • Musika: Ruben G. Mateos
  • Diseinu grafikoa: Juli Cabanillas
  • Ekoizpena: Anodino Teatroa
  • Banaketa: Anodino Teatroa

SINOPSIA


Diamante abeslaria prest eta ikusleak zain daudela, erregidorearen seinalearen zain egotea besterik ez dago ikuskizuna hasteko.

Baina gelditu beharra dago! arazo tekniko batengatik... eta konpondu gabeko gaztaroko trauma batengatik.

 

AEATOP | HEROIAREN MINA + DIAMANTE GORDINA