Azpeitia, E-20730

AEATOP | INTXAURRA

2022-11-18 19:00:00+01:00
2022-11-18 19:00:00+01:00
2022-11-18 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak
AEATOP | INTXAURRA

Terexa gaixorik dago, baina ez bera ez du bere osasun egoerak arduratzen. Etxeko intxaurrondoaren osasunak kezkatzen du. Intxaurrondoak ere gaitza badu. Onddoren batek kalte egiten dio, eta fruituak, kanpoko azal eta guzi erortzen dira lurrera. Azalak intxaurrak ito eta usteltzen ditu. Terexak ez du sendagaiarekin asmatzen. Burutan du bere garaian konponbideren bat aurkitu zuela, baina burua ere galtzen hasia denez, ez du zehaztasunez gogoratzen. Larritasunak, gaixotasunarekin batera, Terexa itotzen du. Gero eta nekezagoa zaio arnasa hartzea.

Terexak tarteka herriko medikuaren eta Xorrotxa, gaztetako adiskidearen bisitak jasotzen ditu. Azken hau, urte luzez atzerrian aberastasunen bila ibili ondoren, berriki herrira itzulia da. Baina bi lagun hauez gain, bere eldarnio eta ametsetan bertze hiru pertsonaiarekin eginen du topo Terexak. Piarres, bere birraitatxi Ganixen lagun mina, lehen mundu gerran hildakoa, Osaba Martin, errefuxiaturik zegoela ekintza batean hil zutena, eta Terexaren ama azkenik. Hiru pertsonaia hauen mamuekin Terexaren familiaren historia ezagutuko dugu. Errealismo magikoan murgildu eta irudi poetikoak baliatzea da asmoa. Terexaren sentimendu eta emozioen bidez, inguratzen gaituen ekosistemak, inguratzen gaituzten baldintzek, guregan duten eragina azalerazi. Inguruko baldintzek eta ezaugarriek eragiten dutelako herriengan, hizkuntzengan, jendearengan… inguratzen duten lurrek landareengan eragiten duten moduan.

Rosa heldua eta Rosa neskatoa txandakatuz doaz susmo hutsa den sekretuen inguruan hegan dabiltzan oroitzapenen joan-etorrian.

Tiradera batean agertutako maitasun karta batzuei esker azaleratuko da musikaz eta edertasunez betetako umearen memoria hautsia, ordura arte izuari zirrikiturik utzi gabea.