Azpeitia, E-20730

AEATOP | JO!

MAGMA MIA

2026-11-05 19:00:00+01:00
2026-11-05 19:00:00+01:00
2026-11-05 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | JO!

FITXA ARTISTIKOA

  • Antzezleak: Anduriña Zurutuza, Beatriz Egizabal
  • Zuzendaria: Txefo Rodríguez
  • Musika: J. L. Mitxelena eta Txefo Rodríguez
  • Diseinua: César Marcos


SINOPSIA


Sorkun eta Grego dira protagonistak, aspaldi elkar ikusi gabe dauden bi lagun. Gazteak zirenean beti elkarrekin egongo zirela agindu zioten elkarri, baina bizitzak beste bide batzuk hartu zituen. Zergatik? Bakoitzak bere familia osatu zuelako. Hamabost urte geroago elkartu
direnean, haurdunaldiaz, erditzeaz eta seme-alaben hazkuntzaz hitz egingo digute, eta, galdutako denbora berreskuratu nahian, gimnasiora joango dira elkarrekin.

Kirola egiten duten bitartean, ikerketa antropologiko bat eskainiko digute, "bizi-istorioen" metodologian oinarrituta. Hala, estetikaren presioaz, erlaxatzeko zailtasunaz, beraientzako tarte bat hartzeko ezintasunaz (kontziliazio-arzoak) eta horrek guztiak sortzen duen haserre zein frustrazioaz arituko zaizkigu.


Laburbilduz: antzezlan honek, clown kodea (umorea) erabiliz eta ikuspegi feminista batetik, emakumeei familia osatzeak eta gizarte-presioak eragiten dizkien ezinegonak plazaratuko ditu taula gainean.

AEATOP | JO!