AEATOP | Lurrun Minez (Mauma Konpainia)

Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Mauma konpainiak 'Lurrun minez' lana eskainiko du

Azpeitia, E-20730
AEATOP | Lurrun Minez (Mauma Konpainia)
  • ANTZERKIA
  • Noiz 2021/11/05 19:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

FITXA ARTISTIKOA

• TESTUA: Galder Perez

• ZUZENDARITZA: Olatz Gorrotxategi

• MUSIKA: Joseba B.Lenoir

• OHOLTZA GAINEAN: Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo, Jon Koldo Vazquez ETA Joseba B. Lenoir

• ARGIZTAPEN DISEINUA: Paco Trujillo

• ESZENOGRAFIA DISEINUA: Olatz Gorrotxategi

• ESZENOGRAFIA EGILEAK: Gorlan

• EKOIZPEN LAGUNTZAILEAK: Loraldia

• EKOIZLEAK: Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquez

• ARGAZKIAK: Carlos Terreros eta Klaus Ambruster

• HIZKUNTZ AHOLKULARIA: Jon Sanchez Barrado

 

SINOPSIA

Alexek, 30 urte ingurukoak, sauna batean lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, gizonezkoekin sexu trukerako espazio horietako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu, eta lehenengoz joango da gay sauna batera. Gabon gauean itxita egon beharko luke saunak, baina Alexek bere kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Beste pertsonaiak iritsi ahala, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira, askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte. Parranda orgiastikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta minek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du. Izan ere, gorputzak jaia eta politika egin nahi badute ere, herentzia jasaten dute oraindik, benetako borondate askeak zapuzten dituen herentzia soziala. Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, lurrunak eta beharrak, lumak, gorputzak eta arimak nahastuko dituen koktela izango da gau hau.

KARTELAK inprentarako-1.jpg