AEATOP | Maitasunaren itxiera

Antzerki Topaketetako emanaldi honetan Arriaga Antzokiak ekoiztutako 'Maitasunaren itxiera' lana eskainiko da

Azpeitia, E-20730
AEATOP | Maitasunaren itxiera
  • ANTZERKIA
  • Noiz 2021/11/12 19:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

FITXA ARTISTIKOA

• TESTUA, ZUZENDARITZA, ESZENOGRAFIA, ARGIAK ETA JANTZIAK: Pascal Rambert

• ITZULPENA ETA BERTSIOA: Eneko Sagardoy eta Danele Sarriugarte

• ANTZEZLEAK: Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy

• ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Lucia Astigarraga

• ESKERRIK ASKO: Jordi Buxo eta Teatro Kamikaze

SINOPSIA

Protagonisten bakarrizketa-trukeak hiltzen ari den maitasunaren bortizkeria adierazten du Maitasunaren itxiera lanak. Beldurra eta askapena nahastuko dira bikotearen elkarrizketa lazgarrian, gizon baten eta emakume baten arteko borroka suntsitzaile eta gupidagabean. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian. Argudioak, kexak, gaitzespenak, mina, amorrua eta maitasuna gurutzatu egiten dira, pasioz eta erraietatik adierazten den hizkuntza zehatz, kirurgiko eta uholdezko baten bidez.

KARTELAK inprentarako-1.jpg