- https://www.kulturaz.eus/agenda/aeatop-patatekin-barrexerka
- AEATOP | PATATEKIN
- 2026-11-20T19:00:00+01:00
- 2026-11-20T23:59:59+01:00
- BARREXERKA
- AEATOP | PATATEKIN
AEATOP | PATATEKIN
BARREXERKA
FITXA ARTISTIKOA
- Zuzendariak: Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere
- Aktoreak: Amaia Iraundegi, Garazi Mitxelena, Nerea Aranburu, Graxi Arregi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Ekain Arrieta eta Maialen Sorzabalbere
- Teknikariak: Imanol Mendizabal, Amaia Sorzabalbere eta Ander Murua
SINOPSIA
54 urte dituzu, eta kintoen bazkaria ospatzen ari zarete, aspaldiko partez. Iluntzeko zortziak dira eta hiru kubata dituzu jada gorputzean. Tardeoaren ilunabarrean ahaztu egin zaizu aspaldi ikusi gabeko jende horren artean nor duzun gogoko eta nor ez. Nostalgiko jarri zara. Gogoratzen duzu eskolako jolastokian nola aritzen zineten? Edo elkarrekin joan zineten lehen Kilometroak hartaz? Egia esan, zuk ere ez dituzu oso ongi gogoratzen, zati batzuk behintzat... Baina nostalgiak ausardiari bide emango dio, eta sekula egingo ez zenukeen zerbait egitera ausartuko zara.
Barrexerkaren azken emanaldi honek garai zahar zein berriak zeharkatuko ditu, ezagunak zaizkigun egoeretatik hasi eta absurdoenetaraino. Antzerkia eta esketxak uztartuz, umore ona eta algarak bermatuta daude!

Sarrerak
Kultur bonoa