Azpeitia, E-20730

AEATOP | RIKARDO III ETA NI

DXUSTURI TEATROA + HORMAN POSTER

2025-11-14 19:00:00+01:00
2025-11-14 19:00:00+01:00
2025-11-14 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | RIKARDO III ETA NI

Sinopsia:

Hiru pertsonaia oholtza gainean. Hirurak Shakespearen zale amorratuak. Hiru friki hauek, Rikardo III.ren gaineko aluzinazio eszeniko bat ekarriko dute gure aurrera.Nor da Rikardo III? Ba al du Rikardok moralaren kontzientziarik? Zertan datza politikak? Manipulazio mekanismo berberak erabiltzen ziren lehen zein orain? Noraino eraman gaitzake botere goseak?

Shakespearek idatzitako tragedia historikoa oinarri hartuta, hiru kideak galdera hauek erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Shakespearen antzezlaneko ezenak, teoria psikologiko-soziologikoak, umorea eta eztabaidak erabiliko dituzte. Fikziotik terapiara eta handik dantzara ibiliko dira saltoka oholtza gainean.

Anabasa horretan gaudela apurka apurka, Rikardo III.ren munduak irentsiko gaitu. Fikzio maila guztiak nahastuko zaizkigu eta ikuslegoaren pentsamenduan galdera bat pausatuko da: gutako bakoitza ote da Rikardo III?

 

Fitxa artistikoa:

  • Elkarlan artistikoa: Horman Poster, Dxusturi teatroa
  • Jatorrizko testua: William Shakespeare
  • Zuzendaritza artistikoa: Igor de Quadra
  • Dramaturgia orokorra: Eneritz Artetxe Aranaz
  • Jatorrizko testuen itzulpena: Xabi Paya
  • Antzezleak: Leire Ucha, Jon Zumelaga, Eneritz Artetxe
  • Dantzaria/musikaria: Pette Jaragoihen
  • Argi diseinua: Amaia Yurrebaso
  • Jantzi diseinua: Sin Patron
  • Eszenografia tailerra: ATX Teatroa
  • Produkzioa: Dxustur
AEATOP | RIKARDO III ETA NI