Azpeitia, E-20730

AEATOP | TAILERRA: MUSTRO ESZENIKOA

MAITE AIZPURUA ETA GARAZI NAVAS

2026-11-21 10:00:00+01:00
2026-11-21 10:00:00+01:00
2026-11-21 10:00:00+01:00
TAILERRA
DINAMOA SORMEN GUNEA
Sarrerak | Kultur bonoa
AEATOP | TAILERRA: MUSTRO ESZENIKOA

Munstro eszenikoa

Tailer honetan, inprobisazio eta sorkuntza eszenikoan murgilduko gara, Adarbakarra obraren sormen prozesuan oinarrituta. Munstroaren gaineko iruditegi poetikoa bidelagun, gure nortasuna eraiki duten erreferente, kontakizun eta soinuekin jolasteko laborategia da. Liluraz, ikaraz edo dezepzioaz beste egiteko leku bat.

Tailerraren lehen zatian taldekako soinu, ahots eta mugimendu inprobisazio ariketak egingo ditugu, entzumena eta jolasa oinarri. Ondoren, norberaren intuizio eta materialetatik abiatuta idazketa eta eszenaratzeariketak egingo ditugu, performanzearen lengoaiarekin esperimentatuz. 

Norbere buruarekin harritzeko, aspalditik genuen gogo bati agertzen uzteko edota sorkuntza kolektiboaz gozatzeko espazioada. Xelebrekeria, desioa eta plazerari lekua ematea gustatzen zaigu, eta itxuraz, nahastezinak direnelementuekin frogatzea, munstro eszenikoak sortzeko.

Ordutegia: 10:00-14:00 (deskantsuarekin erdian)

Lekua: Dinamoa sormen gunea - Gorputzaren eremua

AEATOP | TAILERRA: MUSTRO ESZENIKOA