- https://www.kulturaz.eus/agenda/aeatop-zanbuila
- AEATOP | ZANBUILA
- 2026-11-06T19:00:00+01:00
- 2026-11-06T23:59:59+01:00
- LOLAK KOLEKTIBOA
- AEATOP | ZANBUILA
AEATOP | ZANBUILA
LOLAK KOLEKTIBOA
FITXA ARTISTIKOA
- LOLAK kolekiboa: Esti Curiel, Irene Hernando eta Amaia Ruiz de Galarreta.
- Testua eta Sorkuntza: LOLAK kolektiboa
- Bidelaguntza artistikoa: Dejabu Konpainia
- Kanpo begirada: Iraia Elias
- Gidoiaren mentoretza: Kepa Errasti
- Argi Diseinua: David Alcorta
- Teknikaria biran: Imanol Garcia Iturrioz
- Argazkiak eta bideoa: Mario Lezaun
- Kartelaren diseinua: Maddi Astigarraga
SINOPSIA
Itziar, 39 urteko erizaina, krisi existentzial batean murgilduta dago, eta azken uneko gertakari batek sentipen hori areagotuko dio.
Lanaren ondorioz ezagutuko dituen beste belaunaldi bateko emakume batek eta haren alabak gauzak birplanteatzera eramango dute. Horrela, ezinbesteko gogoeta sakon batean murgilduko da, itsasora zanbuila eginez.
Kostaldeko hainbat emakumerekin egindako elkarrizketen ondorioz, haien istorioak kontatzea beharrezkoa dela sentituko dugu. Helburua ikusten eta entzuten ez diren emakumeen aurpegiak eta ahotsak plazaratzea baita.
Hori da ZANBUILA: gaur egungo zein beste belaunaldi batzuetako emakumeen bizitzetara salto egitea, ahizpatasuna erdigunean jarriz.
Hiru aktorek sortu eta antzeztutako lana da. Umorea, poesia eta erritmoa erabiliz, bidaia hunkigarri batean murgilduko gara. Istorio errealak oinarri izanik, pertsonaia askoko eta kresal usaina darion fikziozko ikuskizuna da.

Sarrerak
Kultur bonoa