Azpeitia, E-20730

AGIRRETARREN BANDERA

Ekida egitasmoaren antzezlana, estreinaldia.

2022-05-06 19:00:00+02:00
2022-05-06 19:00:00+02:00
2022-05-06 19:00:00+02:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
AGIRRETARREN BANDERA

Familia baten bizimoduari buruz arituko dira, krisi garaian girotuta.

 

«Bizitza joan, bizitza ihes/ egunero egonezinez/ gorri zein gris, eskuin-ezker/ gure iraultzaz ez da ezer», kantatu zuten, Jacques Marchaisen hitzak moldatuta, Manifestua ikuskizunean orain urtebete; eta kantatu dute oraintsu, taldean, Maiatzaren Lehenaren karietara, sarera igotako bideo batean. Joan badoan bizitza horri eta egunerokoaren egonezinari buruz hitz egiten jarraituko du Ekidak, artea ikuspegi sozialistatik lantzeko egitasmoak, estreinatzear den Agirretarren bandera antzezlanean. Ostiralean egingo dute lehen emanaldia, Soreasu antzokian.