Azpeitia, E-20730

"Al filo de lo imposible" hitzaldia eta "La vida en el límite de la vida" liburu-aurkezpena

Mendi Astearen barruan, 'Al filo de lo imposible' hitzaldia eskainiko dute datorren asteartean, Soreasu antzokian, 20:30ean hasita.

2018-12-11 20:30:00+01:00
2018-12-11 20:30:00+01:00
2018-12-11 20:30:00+01:00
Soreasu Antzokia
"Al filo de lo imposible" hitzaldia eta "La vida en el límite de la vida" liburu-aurkezpena

Sebastian Alvaro sortzaile eta zuzendariak aitortza egingo die ikus-entzunezkoan parte hartu duten euskal mendigoizaleei, eta bertan izango dira horiek. 

Besteak beste, Soreasun izango dira Javier Alondo, Juan Jose San Sebastian, Edurne Pasaban, Juanito Oiarzabal, Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Alberto Iñurrategi, Iker Pou, Eneko Pou, Josu Bereziartua, Alex Txikon, Iñaki San Vicente, Edu Etxeverria, Adolfo Medinabeitia eta Pitxi Eguillor, baita proiektuan parte hartu duten beste hainbat lagun ere.


Ondoren, Sebastian Alvarok eta Jose Mari Azpiazu azpeitiarrak argitaratu berri duten 'La vida en el limite de la vida' liburua aurkeztuko dute. Doakoa izango da ekitaldia.