• ALMAZENEAN
  • 2024-04-14T19:00:00+02:00
  • 2024-04-14T23:59:59+02:00
  • Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak taularatutako antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Soreasu Antzokian.
  • ALMAZENEAN
Azpeitia, E-20730

ALMAZENEAN

Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak taularatutako antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Soreasu Antzokian.

2024-04-14 19:00:00+02:00
2024-04-14 19:00:00+02:00
2024-04-14 19:00:00+02:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
ALMAZENEAN

Erretreta hartzeko dagoen arduradunak (Iker Galartza) eta bere lanpostuan ordezkatuko duenak (Zuhaitz Gurrutxaga), ezinbestean, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz deus gertatzen ez den almazen huts batean.
Erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama.
Baldintza guzti horien baitan, bi langileen arteko harremana estutzen joango da eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientzia.
David Desola idazle kataluniarrak atondu duen komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Antzerki-lan honek Hermanos Machado Saria jaso zuen.

· Egilea: David Desola
· Zuzendaritza: Begoña Bilbao
· Antzezleak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga

 

ALMAZENEAN