Azpeitia, E-20730

Anari + Birkit

Anari eta Birkit taldeek kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.

2019-04-06 22:30:00+02:00
2019-04-06 22:30:00+02:00
2019-04-06 22:30:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Anari + Birkit

Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak; ez da erraza Anariren musika definitzea, baino badu halako magnetismo bat, erakarmen indarra. Hainbat abeslarirekin konparatu dute: PJ Harvey (zenbait girotan Euskal Herriko PJ Harvey deitu diote), Cat Power, Nick Cave... 'Zure aurrekari penalak' diska bikainaren ostean, 'Epilogo bat' diska laburra argitaratu zuen 2016 amaieran. Azken diska honek, Anarik berezko dituen ezaugarri intimistaz gain, edertasun elektrikoa eta pop-rock onirikoaren ukituak ditu.    

2018an, Adarra Saria eman zioten, Donostiako Udalak  euskal musikan egindako ibilbide artistikoa omentzeko 2014az geroztik ematen duen saria; sari hori irabazi duen lehen emakumea da.

Gaua Birkit bakarlariak irekiko du. Eorann edo Red Carmine moduko post-noise-rock taldeetan aritu ondoren bakarkako lehen disko bat plazaratzea erabaki du. Horretarako, folk-rock aldera joaz zimurrak pittin bat lisatu eta intimotasun handiagoko giroetan murgildu da.