Azpeitia, E-20730

Angelus Apatrida + Legen Beltza

Trash metal gaua izango dugu Sanagustin kulturgunean 'Angelus Apatrida' eta 'Legen Beltza' taldeekin.

2019-05-11 23:00:00+02:00
2019-05-11 23:00:00+02:00
2019-05-11 23:00:00+02:00
Kontzertua
Sanagustin kulturgunea
Sarrerak
Angelus Apatrida + Legen Beltza

Angelus Apatrida Albaceteko trash metal taldea da, 2000. urtean sortutakoa. 'Cabaret de la guillotine' diskoa argitaratu zuten pasa den urtean, trash metal disko indartsu, orekatu eta landua. Azken disko honek Sepultura, Metallica edota Pantera gisako taldeak gogorarazten dizkigu. Europan barrena diskoa aurkezten ibili ondoren, Azpeitira etorriko dira buruak dantzan jartzera. 

 

Legen Beltza trash-death metal talde azpeitiarra ere oholtza igoko da aspaldiko partez. 1998ean sortutako taldeak 2012an atera zuen azken diskoa. Azken urte hauetan ez da erraza izan talde azpeititarra oholtzan ikustea, eta gogotsu igoko dira Sanagustingo oholtzara.