Azpeitia, E-20730

ANTZERKI TOPAKETAK | Higa

2023-11-05 19:00:00+01:00
2023-11-05 19:00:00+01:00
2023-11-05 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SOREASU ANTZOKIA
Sarrerak | Kultur bonoa
ANTZERKI TOPAKETAK | Higa

Bada norbait areto honetan klasiko bat irakurtzen hasi eta lehenengo orritik pasa ez dena? Bada norbait hemen, klasiko bat ulertu ez, eta zertaz doan jakiteko googleatzen ibili dena? Inoiz esan duzu: Noski! Irakurrita daukat… ze testu ederrak dituen…. eta ez zenekien zertaz ari zinen ere? Hau bada zure kasua, ongi etorri, toki egokian zaude.

Zertarako taularatu klasikoak? Arriagako programazioa betetzeaz gain, ba ote dute beste baliorik? Edo ahaztuak izanez gero, ez litzaiguke ezer pasako antzerkizaleoi.

Nork ez ditu Romeo eta Julieta ezagutzen, edo… Macbeth-en emaztea zena… Lisitratari mila abesti moderno eskeini zaizkio naiz eta bere autorea, Aristofanes, ezezagunagoa izan…

Guk hiru klasiko hartu eta traizionatu egin ditugu. Errespetu eta maitasun handiz traizionatu ditugu, bai.

Tradizioari traizio egin diogu eta zuek gaur, gure konplize izango zarete.

ANTZERKI TOPAKETAK | Higa