Azpeitia, E-20730

ANTIGONE

Antigone metodoa mediazio dinamika eta Antigone antzezlana eskainiko ditu Horman Poster kolektiboak

2021-05-05 19:00:00+02:00
2021-05-05 19:00:00+02:00
2021-05-05 19:00:00+02:00
ANTZERKIA
Soreasu Antzokia
Sarrerak
ANTIGONE

Antigone antzezlana eskainiko du Horman Poster kolektiboak. Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian egindako sormen egonaldian sortu zuten antzezlana eta iazko Euskal Antzerki Topaketetetan publikoaren saria lortu zuen.

Aurrez, bihar, 12 urtetik gorako gazteekin Antigone metodoa dinamika landuko dute Dinamoan. Tailerra 17:00etan hasiko da, eta izena emateko hormanposter@gmail.com helbidera idatzi behar da. Antigone metodoa elkarbizitza eta emozioen lanketa jorratzeko gazteei zuzendutako arte-hezkuntza tailer aktiboa da.

Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat. 

Testua Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa
Dramaturgia eta Zuzendaritza Igor de Quadra
Dramaturgia eta Interpretazioa Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti
Eszenografia Miriam Isasi
Jantziteria Alberto Sinpatrón
Argiztapena Arantza Flores
Soinua Asier Renteria
Argazkiak Aitane Goñi , Yuri Agirre
Bideoa Arriguri