Azpeitia, E-20730

Antzerkia: PANPINA

Erika Olaizolak zuzendu eta antzeztutako lan berezia Soreasu Antzokian ikusteko aukera izango da.

2020-07-26 19:00:00+02:00
2020-07-26 19:00:00+02:00
2020-07-26 19:00:00+02:00
Soreasu Antzokia
Sarrerak
Antzerkia: PANPINA

Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta
performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da
norbera panpin eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpin baten burutik?
Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina?
Besteen begiradak egiten gaitu panpin?


Edozein pertsonak du maitatua izateko beharra. Baina zertarako gaude prest
hori lortzearren? Beldurrak, ingurukoen iritziarekiko dependentzia...
Besteen begiradaren aurrean panpina izatea menpekotasun keinu bat da,
ala askatasun adierazpen gorena?


Erika Olaizola aktorearen bulkadaz sorturiko antzezlana da Panpina.
Oier Guillan idazlearen kanpo begirada eta Leire Arenas artistaren zentzu
espaziala baliatuz, hiruak elkartu eta sortze prozesua abiatu zuten.
Bide horretan Kulturaz kooperatibak emandako laguntza izan zuten
ezinbesteko bultzada.


Panpina oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko
dituen lana da, baina era berean, edozein pertsonak izan dezakeen
onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean
agerian jarriko dituena.