Azpeitia, E-20730

ARAH 'Bazen behin'

'Bazen behin' emanaldia bertan behera gelditu da.

2022-01-30 18:00:00+01:00
2022-01-30 18:00:00+01:00
2022-01-30 18:00:00+01:00
KONTZERTUA
Soreasu Antzokia
Sarrerak | Kultur bonoa
ARAH 'Bazen behin'

Proiektu honen helburua Euskal tradizioa abanguardiara ekartzea da. Obra propioak aurkezteaz gain, hein batean, Euskal Kultura josi duten musika obren moldaketetan dago ekimenaren muina. Tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen den ikuskizuna dakargu.

Bazen behin-ek, antzinako kontakizunak eguneratzeari egiten dio erreferentzia. Adierazpen berrien sorkuntzarako elezaharrak norberarengan nola iragazten diren kontuan izanik, mintzamen anitzen aberastasunari ipini nahi dio argia, garaikidetasunari leku bat eskainiz baina sustraiekiko begirada arduratsua mantenduz. Hots, poliestilismo batean oinarritzen den emanaldia da Bazen behin.