- https://www.kulturaz.eus/agenda/argazki-bat-behelainoan-de-val
- ARGAZKI BAT BEHELAINOAN + DEL VAL
- 2026-09-26T19:00:00+02:00
- 2026-09-26T23:59:59+02:00
- Irailaren 26an, Katapulta ekimenaren baitan, Argazki bat behelainoan eta Del Val taldeek kontzertu bana eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.
- ARGAZKI BAT BEHELAINOAN + DEL VAL
ARGAZKI BAT BEHELAINOAN + DEL VAL
Irailaren 26an, Katapulta ekimenaren baitan, Argazki bat behelainoan eta Del Val taldeek kontzertu bana eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.
ARGAZKI BAT BEHELAINOAN
Urteetan hainbat maketa sarean zabaldu ostean 2023an argitaratu zuen ABBk estudioko lehen lan luzea; Segurtasun Eza (Bonberenea Ekintzak), post-post eta post-hardcore lainoa erakarriz. LPan kabitu ez ziren single batzuk sarean argitaratu ostean 2025ean “Geldi Gu eta Dena Huts” (Bonberenea Ekintzak) EPa plazaratu zuen, rock eta pop doinuei tokia eginez ohiko post-lainoan.
Bi lan hauetan Arkaitz Artola arduratu zen gitarrez eta ahotsaz, eta bietan Pelaxeko Iker Vazquezek lagundu zion baterian. Grabaketa Tolosako Bonberenean burutu zen Karlos Osinagaren gidaritzapean.
DEL VAL
Proiektuarekiko izenkidea den lehen diskoa 2023an grabatu zuten Estudio Montralen (Subiza, Nafarroa), eta Hans Kruger aritu zen ekoizpen-lanetan. Bigarren albuma, “Duda-Muda Karrusel Geldiezina”, El Tigre Estudion (Bilbo) grabatua eta Jon Agirrezabalak ekoitzi zuena, 2025ean eman zuten.
