Azpeitia, E-20730

ARGAZKI ESTUDIO HERRIKOIA

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta estudio argazkiak egiteko aukera izango da udaletxeko arkupetan

2022-04-09 11:00:00+02:00
2022-04-09 11:00:00+02:00
2022-04-09 11:00:00+02:00
ARGAZKI ESTUDIOA
Udaletxeko arkupeak
ARGAZKI ESTUDIO HERRIKOIA

Aurreko urteetan egin ohi dugun bezala, larunbat honetan Argazki Estudio Herrikoia izango dugu.

Argazki estudioa udaletxeko arkupetan izango dugu. Argazkilariak Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak izango dira eta betiko bezala estudioa herri guztiari irekia egongo da, nahi duenak bertara gerturatu eta doainik atera izango du argazkia.

Estudioa, apirilak 9, larunbata jarriko da martxan, goizeko 11tatik, 14:00 arte. Ateratako argazkiak ondorengo egunetan email bidez bidaliko dira.

Animatu denok, gerturatu larunbatean guregana eta aprobetxatu oroigarri eder bat edukitzeko, famili argazkiak, bikoteak, aurrak, lagunak, maskotak...

azpeitia-argazki-estudioa-2022_tokikom_700x700.jpeg